Urriaren 12an Iruñean iragarri genuen bezala,
EAE-ANVk martxoan egingo
diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan parte hartuko du.
Independentziaren aldeko mezua Espainiara eramateko konpromisoa hartu
dugu,
Euskal Herria nazioa dela adierazi eta Euskal Estatua sortzeko bidean
bat egiten
dugun guztion ahotsa entzunarazteko. Gaur aurkezten dugun manifestuaren
bitartez, Euskal Herriaren eskubideen alde arlo ezberdinetan lanean ari
diren
guztiei dei egiten diegu gurekin bat egiteko, eta independentziari bai
esateko.
Horixe da, hain zuzen, hurrengo asteetan gure buruari ezarri
diogun
erronka. Manifestu honen aldeko atxikimendu bilketari ekingo diogu,
independentziaren aldarria Euskal Herriko lantegi, ikastetxe, erakunde,
kultur,
kirol eta mota guztietako elkarteetara eramanez. Indarrak biltzeko
garaia
delako, Euskal Herriaren etorkizuna euskal herritarron esku egon arte.